XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zientziaren erlijioa honez gero ez bada, oraindik erlijio kutsu handia ikusten dio Larrazabalek gure gizarteko jarrera askori.
Erlijioari bezala zientziari norbere burua
Entregatzen zaio.
Bizitzan eta gizartean arrazoizkoa zer den eta zer ez erabakitzeko, haren esanetara jartzen gara (
Azkenean zientziak zer den zentzuzkoa eta zer ez eta zeharbidez nola berezi ongia eta gaizkia bera diktatzen du gure gizarteotan.
Hona hemen Larrazabalen analisiko hitzak:
Teknizismoak eta zientifizismoak sortarazitako frustrazio sozio-kulturaletatik indar haundiz irrazionalismoa sortu baita, batez ere gazteriarengan arrazoiaren mesprezio praktikoa praktikatu nahirik, espontaneitatearen, plazer zuzenaren, desioaren, ukazio hutsaren... ala utopia fantasmagorikoren baten aldeko pasioaren defentsan.
(Irrazionalismoa zenbateraino zabaldu den gazteriarengan neurtzeko aski da geure Unibertsitate publikoko Filosofi Fakultatera jotzea, logosak ez baitu bertan estima berezirik!).
Irrazionalismo hau, bestalde, ongi samar toleratua dago ideologia nagusi arrazionalistaren aldetik, toleratua eta integratua, (...)